XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Egin beharreko frogek honako ariketa hauk izango dituzte: Lehendabiziko ariketa: funtsean kultura orokorraz, aritmetikaz, ortografiaz, hala nola, Zentruaren mantenuaz oinarrizko ezaguerekin eta arlo psikoteknikoarekin zerikusia dituzten frogei erantzutean etzango da.

Bigarren ariketa: Zentruaren mantenuaz oinarrizko froga praktikoak.

Ariketak iraiztekoak izango dira.

3. Adierazitako saioak gaindi ditzaten hautagaiek elkarrizketa izango dute Epaimahaiarekin, dei egiten deneko lanpostuaren eginkizunak betetzeko egokiena gerta dadin hautatua.

4. Frogak egiteko eguna, ordua eta tokia gutunaz jakineraziko zaie onarturiko hautagaiei.

IX Balorapena.

1. Herri-Administraritzan egindako zerbitzuengatik 0'1 puntu hilabeteko, gehienez,1'5 puntu lor daitezkeelarik.

2. Frogak 0tik 10 puntura artean baloratuko dira.

3. Egindako zerbitzuengatik lorturiko puntuak lehendabiziko ariketari aplikatuko zaizkio, hautagaiak aldez aurretik 5 puntu gaindi ditzan baldintza pean.

4. Hautagaien azken kalifikapena, horiek aurkezturiko merezimenduen puntuazioa ariketetan lorturiko puntuazioekin bat osatuko da.

5. Balorapena amaitu ondoren, saioetara aurkezturiko hautagaien zerrenda argitaratuko du Epaimahaiak, Arrantzal Itsas-Ikastegi Politeknikoko iragarpen-oholean, puntuaketa adieraziz eta puntuaziorik handiena lor dezana proposatuz kontratatua izan dadin.

X Agirien aurkezpena.

1. Aukeraturiko Hautagaiek, zerrenda argitaratzen den egunean hasi eta 10 egun epearen barruan, deialdian eskaturiko gaitasun eta betebeharren egiaztagiriak aurkeztuko dituzte Administraritzaren aurrean.

2. Aurreko pasartean aipaturiko agiriak, Pasaiako Arrantzal Itsas-Ikastegi Politeknikoaren Zuzendariari aurkeztuko zaizkio, ondoko erlazioaren arabera:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

b) Eskolartasun egiaztagiriaren fotokopia, behar bezala konpultsatua.

c) B motako Gida-karnetaren fotokopia, behar bezala konpultsatua.

d) Zigorbidezko espediente bitartez, Herri-Administraritzatik banandurik ez egotearen zinpeko aitorpena.

e) Dagozkion eginkizunen iharduera eragozten ez duen gaitzik edota akats fisikorik ez edukitzearen sendagile-egiaztagiri ofiziala.